XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MMFan López de Letonak
Herri aberatsek gehiago dezakete.

WASHINGTON (Efe).

- Espainol gobernuak onhartzen du ekonomiaren inflazio tasa poliki-poliki moderatu beharra.

Eta baita kanpoko defizita guttitu beharra ere.

Eta guzti hori ezinbesteko behar bat bezala gainera, baldin eta langabezi tasa ttipiko hazkunde bide berri eta iraunkor bati helduko badio.

Hala mintzatu zen atzo Jose Maria López de Letona, Nazioarteko Monetal Fondoaren eta Munduko Bankuaren urteroko asanblada aurrean hitzegin zuenean.

Espainiak bere etorkizun demokratikoa prestatzeko egin dituen ahaleginak aipatzean, bide hori zaila eta luzea dela esan zuen, zeren eta erakunde politikoak ez baitago antzoki bateko dekorazioa bezala aldatzerik.

Prozeso politiko hau arazo ekonomikoengatik zailagotu dela sinalatu ondoren, López de Letona honela mintzatu zen: Arlo honetan gure arazoak beste nazio askoren antzekoak dira, hots, inflazio azkarra, kostu eta prezioen gorantzako espiralak eragina, kontu korrientezko pagu balantzaren deficit latza, langabeziaren tasa handia eta munduko prezioen konstelazio berritik datozen problemak, energiaren garestitzeak ekarriak.

Espainol gobernuak ezinbestekotzat jotzen du, zioen ministroak, inflazio tasa geldiarazi eta kanpoko defizita gutiagotzea.

Ongi zegoela, zioen, herrialde defizitunei, desoreka horik zuzentzeko eskatzea.

Hala ere, bere iritziz, herri guzietako ekonomiek dituzte elkarrekiko loturak, eta ergelkeria bat litzateke, industria ugari duten herrialdeek, gutiago dutenei beren laguntza ukatzea, pagu balantza mailako gehiegizko diferentziak guzien kaltetarako baitira azkenik.

Bukatzeko naziokidetasunaren izenean, herrialde aberatsei dei bat egin zien, hartu duten bideak zer ondorio lekazkeen behin eta berriro kontsidera dezaten.